Asteak pasatu dira, baina azkenean heldu da: gure etxearen lehen diseinuaren irudia dugu. Ez gara Photoshop-arekin artistak, baina nahiko argi ikusten da. Hurrengo pausua hunen diseinua tamainu errealean egitea da, eta ondoren digitalizatuko dugu.
Duela aste batzuk, klaseko ordua diseinua egiteko erabili genuen. Hasieran arazoak izan genituen bakoitzak bere diseinuan egin nahi zuelako, noski. Hori konpontzeko, bakoitzak diseinu bat egin zuen eta hoberena aukeratu behar izan genuen. Ez zen erraza izan. Azkenean, bi diseinu elkartu eta diseinu bakarra egin genuen. Egun hauetan zehar diseinu honen lehenengo zirriborroa eta planoa igoko ditugu. GetLost!
Kaixo blogeroak! Gaurtik aurrera gure blogari hasiera ematen diogu. Hurrengo asteetan zehar, teknologiako arlorako proiektuaren aurrerapenak argitaratuko ditugu hemen. Etxeko planotik hasita, honen maketaren argazkiak arte. Badakizue, jarraitu gure eraikuntzaren aurrerakuntzak! GetLost!